BECerako autobusak
Aurrekoan adierazi genuen bezala, autobusak antolatu dira BECen egingo den ekitaldira joateko. Bertara joateko asmoa baldin baduzu, jarraian argitaratzen dugun oharra irakurtzea komeni zaizu.
Kontseiluak, abenduaren 13an, Barakaldoko BECen, egingo duen ekitaldira joateko autobusen txartelak erosteko epea, *ABENDUAREN 10ERA arte luzatu da.* Beraz, ABENDUAREN 10A, ASTEAZKENA, izango da azken eguna Goierrin autobus-txartelak erosteko. BECeko sarrera autobusean bertan emango da.Dagoeneko badago txartela erositako hainbat jende eta bidaia ziurtatua da. Erregu berezia egin nahi zaio autobusez joateko asmoa duen jendeari: *MESEDEZ, LEHENBAILEHEN EROS DEZALA TXARTELA, antolakuntza garaiz eta behar bezala egin ahal izateko. *Autobus-txartelen salmenta-tokiak, honi atxikita doan dokumentuan agertzen dira.
Animatu eta eman izena BECera joateko!














