Euskara etxetik mundura

Euskararen eguna ospatzeko, Bizkaiko Ikastolek “Ikastolen III. Euskararen eguna” ospatuko dute ostiral honetan, abenduak 5, Zornotzako Zelaieta Zentroan.

Bertan, Bizkaiko Ikastoletako DBH eta DBHOko gazteak bilduko dira, 400 inguru, euskararen aldeko aldarrikapena egiteko beti ere jai giro ezin hobe batean. Itxaso Paia izango da ekitaldiaren aurkezlea eta pregoiaren ondoren, ikastoletako ikasle ohi famatuen bizipenak eta aholkuak entzuteko aukera izango dugu egunerako egindako bideoaren bidez. Ondoren, taldeka jolasteko tartea izango dute gazteek. Xiba taldekoek eremu desberdinetako ikasleak nahastuko dituzte gure ohiturak eta herri kirolen bidez jolastu dezaten euskara eginez. Bukatzeko, erdizka lauetan musika taldearekin dantza egingo dugu jai egunari bukaera emateko.

Euskararen eguna gurekin ospatzera gonbidatuta zaudete. Zita, 2008ko abenduaren 5ean, goizeko 10:00etan Zornotzako Zelaieta Zentroan.