Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskararen Parlamentua egingo dugu DBH1eko gazteekin. Joseba Olariaga, ETB1eko Betizu saioko aurkezleak egingo ditu moderatzaile-lanak eta Barrena Kultur Etxeko biltzar-aretora etorriko dira eskola-orduetan Jakintza eta Oianguren ikastetxeetako ikasleak.

Motibaizo-saiora etorritako ikasleei “Go!azen” musikalaren emanaldirako gonbidapena emango zaie. Izan ere, musikal hori Herri Antzokian emango baita datorren ostiralean, abenduak 5, arratsaldeko 7etatik aurrera. Gainerakoek Euskara Zerbitzuan jaso ahal izango dute aurretik gonbidapena, edo Herri Antzokian bertan ostiralean.

Abenduaren 5ean, gainera, arratsaldeko 7etan gaztainak erreko dituzte Hitzaro Euskara Elkartekoak Plaza Nagusian eta 7etarako Kantu-jira antolatu dute Larrunarri abesbatzarekin batera.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Euskararen Nazioarteko Eguna
Klik egiozu euskarari
Euskara etxetik mundura
Euskararen Nazioarteko Eguna: klik egiozu euskarari
Euskaraz Bai Ekitalda BEC-en

Erantzuna utzi