Goierri eta Urruña-Ziburuko ikastolak bateginik
Dagoenekoz badira hamabi urte Goierriko ikastolok Urruña/Ziburuko ikastolei laguntza eskaintzeko hainbat ekimen burutzen ditugula.
Aurtengo ekitaldiak ere iritsi direnez, beraien berri eman nahi dizuegu:
Azaroaren 30an igandea ospatuko da Urruñan lehenengo jaialdia. Oskorri taldea, Legazpiko bandaren laguntzarekin. Aurrez, Goierriko bertsolariak eta Urruñako haurrak kantari jardungo dute. Jaialdia, Urruñako kiroldegian izango da arratsaldeko 16:00etan.
Abenduaren 27an larunbata Ordiziako Majori kiroldegian, Pirritx eta Porrotx pailasoen emanaldia burutuko da, arratsaldeko 16:30etan.
Jakin ezazue autobus zerbitzua egongo dela Goierritik Urruñara joateko eta baita ere Urruñatik Ordiziara etortzeko.














