Tontxu Campos ikastolan izan da

Gaur eguerdian, gure ikastolan ustekabeko bisita bat izan dugu: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua den Tontxu Campos.

Tontxu Campos Hezkuntza sailburua Ordizian hizkuntza eskola ofiziala izateko proiektua bertatik bertara ezagutzera etorri omen da eta Ordizian zegoela aprobetxatuz, gure ikastolako IKT proiektua ezagutu eta gure ikastolan alor horretan burutzen dugun lana gertutik ezagutu nahi zuela adierazi omen die bisitako arduradunei eta berehala eman digute albiste horren berri.

Bisitan gure IKT proiektua ezagutzeko tarte handiegirik izan ez duen arren, DBHko eleaniztasun proiektuaren inguruko xehetasun batzuk ere ezagutzeko tartea izan du.

Honekin, Tontxu Camposen bigarren bisita da gure ikastolara egiten duena, 2005ean Urrezko Q Saria ematera etorri baitzen. Aurretik, Anjeles Iztueta izan genuen gure artean Zilarrezko Q Saria ematera etorri zenean. Gure ikastolak Hezkuntza Sailan duen ospe eta sonaren adierazgarri dira azken bost urteotan egin dizkiguten hiru bista hauek.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Ikasys proiektu berria gure ikastolan
Haur Hezkuntza egun arrunt batean
Batxilergoko gurasoentzako bilera: AGIPAD
Esaguzu euskaraz, emaguzu muxu
Ikastolen Hizkuntz Proiektuaren aurkezpena

Erantzuna utzi