Euskaraz Bai Ekitalda BEC-en
Kontseiluaren 10. urteurrenaren une gorena gerturatzen ari da. Dakizunez, deialdia abenduaren 13an izango da, Barakaldoko BECen, arratsaldeko 18:00etan. Ohar honen bidez ekitaldian parte hartzera gonbidatuko nahi zintuzkegu, egun seinalatua izango baita euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari garenontzat.
Abenduaren 13an milaka herritar bilduko gara ‘Euskaraz bai’ esateko, orain dela hamar urte burututako ‘Bai euskarari’ jaialdi erraldoian egin genuen bezala. Orduan, Euskal Herriko bost kirol estadio bete genituen eta gizartearen euskararen aldeko jarrera irudikatu genuen. Gaur egun, euskararen alde egoteaz gainera, konpromiso berriak behar direla aldarrikatzen dugu. Aldekotasunetik haratago, normalizaziorako bidean konpromisoak indartzearen beharra ikusten dugu, euskara ikasi eta erabiltzearena.
Denok euskara ikasten badugu, hizkuntzagatik inor baztertuko ez den egoera batera iritsiko gara, bizikidetza hobetuko dugu; horregatik diogu “Euskaraz bai”.












