Eskualdea ezagutuz (Zerain-Segura)

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Txanela Proiektuaren barnean egiten ari diren Goierriari buruzko lanaren prestakuntzarako, irteera ezberdinak antolatu dituzte. Horietako bat Zerain eta Segurara eraman zituen.

Irteera oso interesgarria suertatu zen, eguraldiak eguna zapuzteko ahalegin guztiak egin zituen arren. Orain, bakarrik falta zaigu ikasle hauek eginiko lanaren emaitza ikustea, baina ziurtatu digute aurki guztion eskura jarriko dutela. Ea bideoa eta argazkiak bezain polita ateratzen zaien.

Eta bideoa pantaila osoan ikusi ahal izateko, hemen jartzen dizuegu beste kopia bat. Erreproduktoreak duen pantaila baten ikonoan klikatuz gero, pantaila osoan ikusi ahl izango duzue.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

LH 3. mailakoen antzerkia ingelesez
6. mailako ikasleak Pagoetako Parke Naturalean
Aktibitate itzela Lehen Hezkuntzan
Elikadura eta osasuna
Ekintzailetza landuz

Erantzuna utzi