Hizketaldia: Finantza krisia; eta orain zer?

Joseba Barandiaran Andueza ekonomialari legazpiarrak hitzaldia emango du datorren asteartean (azaroak 4) Ordizian, Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak Hizketaldira gonbidatuta. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, D’Elikatuz gunean.

Barandiaran, EHUn lizentziatu zen eta Banco de España banketxearen CEMFI masterra egin zuen. Hamar urte daramatza finantza sektorean lanean, eta beste horrenbeste urte euskal irratietan eta egunkarietan kolaboratzaile; Euskadi Irratian eta Berria egunkarian, besteak beste.

Krisiaren konponbideaz ez ezik, finantza krisiaren jatorriaz jardungo du Barandiaranek, zabal, Ordizian. Honela laburbildu du hitzaldiaren mamia: “Inoizko finantza krisirik larriena lehertu zen 2007ko uztailean eta, oraindik ere, kili-kolo utzi du sistema bera. Munduko gobernu nagusi guztiak erabat ez-ohiko neurriak hartzen ari dira. Neurrion eraginkortasunaz gain, ekonomi errealak ere berezko arazoak ditu; zikloaren amaiera sumatzen da”.

Hitzaldian, jendearen galderak erantzuten saiatuko da Barandiaran, halakoetan “jendearen parte-hartzea baita interesgarriena”.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna
Ordiziako toponimia maparen erakusketa eta hizketaldia
Natura 2000, erakusketa eta hitzaldia Ordizian
Larunbatean zabalduko da gaztelekua
Ostiralean, euskal inauteriak

Erantzuna utzi