Hurrengo helburua: Aratz

Hauxe da Jakinsarotik jaso dugun kronika:

Aratz

eta udazkeneko kolorez jantzitako basoan barrena egingo dugu Askosaroiko leporaino. Handik aurrera, pagadia atzean utziz aldapa gogor batei ekingo diogu eta lau haizeetara zabalduko zaigun ikuspegiak ondo sarituko dizkigu igoeraren nekeak. Euskal Herriko mugak baino haratagoko luzatzen den zeruertzari so, gailurrean hamaiketakoa egingo dugu, Araian bukatuko dugun biderako indarrak berreskuratzeko.

Ibilaldi honek aurrekoak baino zailtasun gehiago ditu, aldapa gogorragoak, eta bidea luzeagoa. Nahiz eta duela hiru urte ikastolako mendizaleok bertan izan eta oso ondo moldatu, baditugu oraingoan kontuan artu beharrekoak:

Taldea izugarri handitu zaigu. Orduan halako hiru joaten gara ikastolako mendi irteeratara eta asko moteltzen da abiadura.

Arrazoiak asko dira.

-Langa edo oztopo bat pasatzen denbora gehiago behar dugu 120 lagun garenean 50 garenean baino.
Mendian hasi berriek nekezago jarraitzen digute eta taldea asko luzatzen dute.
Batzuk ez gara jabetzen ordutegi bat bete beharrean gaudela eta edozer gauzarekin arreta galdu eta denbora pasatzen dugu. Nahiz eta guk oso ondo pasatu autobusetako gidariak lanean ari dira eta bere orduan bukatu nahi dute lana.
Pozez eta besoak zabalik hartzen zaituztegu gurekin etortzen zareten guztiak, baina, hainbeste izanik ezinbestekoa dugu guztien arteko lankidetza, arazoak ekiditeko.

Udazkena aurrera doan heinean, eguraldia geroz eta aldakorragoa bihurtzen ari zaigu eta egun zoragarri bat une batetik bestera trakestu lezake.

-Mendian gabiltzanok ondo dakigu horren berri, behin baino gehiagotan nozitu behar izan baititugu ondorioak. Ez nabil inor beldurtu nahian, bai ordea jendeari zentzuz joka dezan eskatzen. Hemendik aurrera, eta maiatza ondo pasa arte, kapela, eskularruak, beroki on bat, oinetako egokiak eta batez ere aterkia ezinbestekoak dira gure morraletan, nahiz eta etxetik eguzkitan atera. Gogoratuko zarete zer eguraldiarekin atera ginen etxetik Mendukilora joan ginenean, eta zer giroa aurkitu genuen oinez astekoan, eskerrak laster atertu zuen…
Gure partetik, irteerak antolatzean aipatu ditudanak oso kontuan izaten ditugu eta ahaleginak egiten ditugu irtenbide egokiak bilatzen.

Inor ez dezala etxean gelditu eguraldia edo ibilbideko neke eta oztopoen beldurrez. Eguraldi txarra suertatu ezkero beti izaten dugu kolkoan gordeta ordezko ibilaldi bat, baita jarraitu ezin gaituztenentzat..Ain zuzen, Aratzeko tontorrera igo gabe Asakosaroitik zuzenean Araiara joateko aukera ere izango dugu.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Aratz-08
Herri Urrats 2009
Lekunberri eta Ollarango Bailara
Kiki eta Koko pailazoak Barrenan
Elurretara goaz!!!

Erantzuna utzi