Orio – Finalista Eguna

Aurreratu genizuen legez, hementxe dakarkizuegu Jakinsaro blogean gure ikastolako gurasoek argitaratu dutena aurreko igandean Orion opatu zen Finalistaren Egunari buruz. Kronikaren amaieran, egun horretan ateratako argazki bilduma ere ikus dezakezue.

Orioko Finalista Egunaren kronika

Finalista eguna zela eta, Orio aldera abiatu ginen igande honetan. Eguraldi zoragarria, eta ibilbidea oso polita. Erosoa eta polita. Zenbait tokitan bidea estua zen eta horregatik, eta mendizale askok parte hartu genuenez, moteldu egiten zen gure martxa.

Ibilbidea hasi eta gutxira lehenengo estutasuna tokatu zitzaigun; ehun bat metro egiteko ia ordu erdia itxaron behar izan genuen. Estutasuna libratu ondoren tiro hotsak eta uso bandoak zerua zeharkatzen ikusi genituen. Gero bidegurutzea: haurrak alde batetik eta gurasook bestetik. Helburua Kukuarri tontorra igotzea zen, baino talde bakoitza ibilbide desberdinetik abiatu ginen, gurasoena pare bat kilometro luzeagoa zela. Kukuarrin, itsaso aldean, jendez lepo gainezka eta berriro estutasunak: kostatu zitzaigun berriro martxa hartzea malda beheran. Hala ere, disfrutatu egin genuen jaitsieran zeuden kostaldeko bistekin.

Azkenik, hamaiketako egin behar genuen baserrian denok elkartu berriro eta Orio aldera elkarrekin abiatu ginen. Bukaeran, tragoxka bat, txokolatinak, iazko finalistentzako diplomak eta opariak. Lastima haur guztientzako opariak ez zeudela eta bueltako autobusean zozketatu egin behar. Tokatu zitzaiona pozik eta besteak ba…ez hainbeste.

Beste pare bat gauza: Ibilbidea egiten ari ginela blogari buruzko komentariok atera ziren eta atera genuen konklusioa zera da: badago jendea, parte hartu nahi duena baino ez daki nola. Ez da batere zaila eta saio batean ikasten da. Pentsatu dugu egun batean gelditzea erakusteko.

Eta azkenik, hurrengo irteeretan (Blog-en) aipatzen den bezala, otsaila bukaeran elurretara joatea asmoa dugu. Antolaketan ari gara buru-belarri eta oraindik ez dugu dena prest. Jakan hartuko dugu tokia eta Somport eski-estazioan egingo ditugu praktikak. Eskiatzea dakiena eta ez dakitenontzat irteera da, eta ikasi nahi duenak ere, aukera izango du.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Herri Urrats 2009
Euskaljakintza finalista Buber sarietan
Hechoko irteera prestatzen
IKTeroak bloga Europako seigarrena gelditu da
Ernioko bideoa

Erantzuna utzi