“URDANETA. JOAN ETORRIKO BIDAIA” Erakusketa D’Elikatuz Zentroan

“Urdaneta. Joan etorriko bidaia” izenburuarekin, Patxi Polo argazkilariak argazki erakusketa aurkezten du D’Elikatuz zentroan, urriaren 28tik azaroaren 9ra. Ekitaldi hau Urdaneta jaio zeneko V. mendeurrenaren ekitaldien barruan kokatzen da. Erakusketaren ordutegiak honako hauek dira:

Ordutegiak: 11:00/13:00 – 16:00/19:00

Lan honen funtsezko helburua, Urdaneta nabigatzaile eta esploratzailearen Mendeurrenaren oroitzapenaren bitartez, historian zehar, erdi aroa baino lehenagotik orain arte, migrazioak izan duen eta oraindik duen korrontearen garrantzia erakustea da, eta duela mende asko gure lurraldeko jendeak esploratutako lur hartatik, orain kontrako bidea egiten duten etorkinak gurera abiatzen direla azaltzea, gurekin bizitzeko asmoz.

Erakusketak migrazio-prozesua errealitate natural gisa erakutsi nahi du, betidanik kultura ezberdinetan eman dena eta gizateriaren berezko eta bere baitako indar gisa irauten duena.

Kultura ezberdinen arteko topaketak sorrarazten dituen aurreiritzien aurrean, gizarteen eboluzio etengabearen ideia sortzen da, munduan zehar sakabanatutako kontzeptu ezberdinen ekarpen geldiezinari esker. Migrazio korronteek, bestela zalantzan jarriko ez liratekeen ohitura eta dogma kultural finkatuak moldatzen dituzte.

Erakusketan hainbat etorkinen aurpegiak erakutsi nahi dira, horietako zenbait, ekarri zuten ideiarekin zerikusirik ez duen ideia batekin itzuliko dira jatorrizko herrialdera (ez hobea eta ez okerragoa, ezberdina baizik) eta beste zenbait hemen geldituko dira lehendik geundenekin, eta dagoeneko bertakoak izango diren ondorengoak izango dituzte, biztanleriaren parte izatera pasako direlarik egitura soziala sendotuz.

Alde batetik, ahal den neurrian, pasioak eta garai haietako beharrizanak eraginda ozeano bihurri zeharkaezinak ezerosotasunez betetako itsasontzi batean zeharkatzera ausartzen ziren gizonengana hurbilduko gaituzten leku eta arrasto entzutetsuak egongo dira erakusgai.Horretarako berebiziko garrantzia izan zuen Urdaneta bezalako marinel gipuzkoar bati eskainiko zaio arreta, era berean, Elkano eta Legazpirekin izan zuen harremana ere azalduz.

Bestalde, Asiako herrialde ezberdinetako, eta kasuren batean Mexikoko, etorkinen bizimoduari dagozkion zenbait une ekarriko dira, Urdanetak zabaldu zuen merkataritza ibilbidearen omenez, zeinak Itzuli-bidaiari esker Manila eta Acapulco batu baitzituen. Halaber, irudi hauen lagungarri, azalpen-testuak erantsiko dira, bertan, argazkian agertzen direnek ikuslegoari euren istorioa kontatuko die, migrazio kontzeptua, gizateriaren errealitatera eta dimentsiora ekarriz.

Argazki-erakusketa honek, urtero Casa Asiak ikerketari ematen dion Ruy de Clavijo 2008 beka-programa integratuaren laguntza jaso du.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Urdaneta Zaragozako Erakusketa Unibertsalean
Ordizia Eguberriak 2008 – Egitaraua
Ordiziako toponimia maparen erakusketa eta hizketaldia
Bertso jaialdia
“Andres Urdaneta: gizon modernoa” Nazioarteko Kongresua

Erantzuna utzi