Abelino Barriola Saria Jakintza Ikastolarentzat

Abelino Barriola Deklamazio Saria irabazi duen taldea
Jakintza Ikastolako DBH2-ko ikasle taldeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatutako Abelino Barriola Saria jaso du. Ahozkotasuna, eta batez ere deklamazioa lantzeko lehiaketa da, gaztetxoen artean euskaraz komunikatzeko gaitasuna lantzeko. Antton Amondarain irakaslearekin egin dute ahozkotasunari buruzko lanketa hori.

Amondarainek azaldu duenez, Hezkuntza Sailetik bidalitako testu bat landu zuen ikasleekin, eta testu hori jendaurrean baleude bezala irakurri behar izan zuten ikasleek. «Entonazioari garrantzia ematen zaio, eta baita pertsonaiaren barruan sartzeari ere. Antzerki moduko bat da, eta ikasleek ondo pasatzen dute. Ludikotasuna du ardatz, ez da ariketa akademiko hutsa», zehaztu du.

Hondarribiko aterpetxean

Ariketa hori CD batean grabatu eta sariketara aurkeztu zuten, eta horixe izan da saritua. Ekainaren bukaeran banatu zituzten sariak, eta urriaren 7an ekitaldi instituzional bat egin zen Miramonen, Donostian. Egun horretan bertan Jakintzako ikasle talde hori Hondarribiko aterpetxera joan zen hilaren 10a arte sariaz gozatzera.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Lan berriak, sari berriak. Ongi etor bitez guztiak!
Atzerriko egonaldietarako laguntza deialdia
Gipuzkoako Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat
AEKko Postal eta Idazlan Lehian gure ikasleen emaitza bikainak
AEKko postal eta idazlan lehiaketa
Grab This Widget

Erantzuna utzi