6. mailako ikasleak Pagoetako Parke Naturalean

Txanela proiektuaren lanketan ugari dira proposatzen zaizkigun jarduerak, irteerak, lanak, ekintzak, proiektuak… Testuinguru horretan kokatu behar dugu Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aste honetan Pagoetako Parke Naturalera egin duten irteera.

Bertan, oso ongi igaro dute, baina etzazue pentsa denbora pasatzera joan direnik, ez horixe! Izan ere, bertako begiarale eta ikastolako tutoreen laguntzaz, makina bat gauza ikusi, frogatu eta ikasteko parada izan baitute.

Parkean aurki daitezkeen ekosistema ezberdinen ezaugarri orokorrak ikertzeko parada izateaz gain, oso deigarria izan da bertako landareri eta fauna ezagutzeko erakutsi duten interesa. Zalantzarik gabe, orkatzak, oreinak, pottokak eta betizuak izan dira arreta gehien bereganatu dutenak.

Zorionez, eguraldiak lagundu zuen eta goizeko lanbroak eguzki izpiei bere lekua utzi zien bertako bisitaldia are atseginagoa bihurtu zuelarik.

Bertan ateratako argazki batzuk ere hemen jartzen dizkizuegu:

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Nilo Ibaiaren maketa 3. mailan
Amerindiarrak; LH 4.A gelako emanaldia
Elikadura eta osasuna
Ekintzailetza landuz
Erdi Aroa 2. mailakoen antzerkian

Erantzuna utzi