Euskararen aldeko Giza Katea
Urriaren 21ean, eta “Euskaraz Bai” kanpainaren barnean, Giza Katea ospatuko da Ordiziako kaleetan. Arratsaldeko 07:00etan herritar guztiontzat deialdia dago, baina ikastetxeetako ikasleekin goizean irtengo gara eta gure ibilaldia Ordiziako kaleetan barrena burutuko dugu. Horra hor talde bakoitzak egingo duen ibilbidea.
Haur hezkuntzakoak:
Urdaneta: Bustuntzan bertan.
Jakintza: Villa Eugenia, Foruen pasealekua, Euskalerria, Legazpi, Nagusia, Foruen pasealekua, Villa Eugenia.
Lehen hezkuntzakoak: J.M. Barandiaran plazan elkartuko dira bi ikastetxeak eta hortik herrira nahastuta joango dira, hau da, Urdanetako LH-1ekoak, Jakintzako LH 1-ekoak, Urdanetako LH-2koak, Jakintzako LH-2koak…
Urdaneta: Gipuzkoa, Gudarien etorbidea, Santa Maria, Nagusia, Gudarien etorbidea, Gipuzkoa.
Jakintza: Oianguren bidea, Zumalakarregi etorbidea, Gudarien etorbidea, Santa Maria, Nagusia, Gudarien etorbidea, Zumalakarregi etorbidea, Oianguren bidea.
DBHkoak: Institutuko atean bertan elkartuko dira bi ikastetxeak eta hortik herrira nahastuta joango dira, hau da, Oiangurengo DBH-1ekoak, Jakintzako DBH-1ekoak, Oiangurengo DBH-2koak, Jakintzako DBH-2koak…
Jakintzakoak institutuko atera joan eta handik herri aldera (zubitik), Joseba Rezola pasealekua (iturrira arte), Urdaneta, Santa Maria, Goitia, Plaza Nagusiari buelta, Nagusia, Gudarien etorbidea, institutura eta jakintzara.















