Igandean, denok Iruñeara!

Dagoeneko jakingo duzun bezala, urriaren 19an ospatuko da Iruñako Jaso ikastolak antolatuta aurtengo Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen festa, “Atera ezazu mihia” lemapean. Egun horretan, aukera paregabea dugu Nafarroako hiriburura joateko eta Jaso ikastolako lagunei gure elkartasuna eta nola ez gure laguntza eskaintzeko.

Jai erraldoi hori girotzen hasteko, aurtengo abestia, letra eta bideoa jarri dizkizuegu eta bertara joateko aukera ezberdinak, egitaraua… ere jarri dizuegu.

Egitaraua ikusi (PDF 1MB)

Abestia



Atera ezazu mihia!


Oinez badakigu, euskaraz ere bai

Oineztarren hiriak hitz egin nahi baitu
bihotzez mintzatzeko mihia atera du.
Arga lagun zaharrari omen dio eskatu:
“Iruñeko bazterrak lorez zipriztindu”.

Euria Takoneran eta Ziudadelan
euskarak blaitu ditu kanpo eta barrena.
Atera ezazu mihia hizkuntza gozoan
dastatu Euskal Herria orain eta geroan.

Nafarroa dugu bihotz-begietan.
Oinez badakigu, euskaraz ere bai,
Iruñea erdian ere atera ezazu mihia.
Atera ezazu mihia, atera ezazu mihia.

Argaren ondoan Sadar oinez doa
Mihiluze zubitik gurekin batera.
Ez baduzu maite debeku edo ezina
dastatu Euskal Herria hizkuntza gozoan.

Nafarroa dugu bihotz-begietan.
Oinez badakigu, euskaraz ere bai,
Iruñea erdian ere atera ezazu mihia.
Atera ezazu mihia, atera ezazu mihia.

Trena

Datorren urriaren 19an, Nafarroa Oinez Iruñean izanen denez, Renfek zerbitzuok jarriko ditu.

IRUNDIK / DONOSTIATIK

Joateko:
Zerbitzu berezia. Irundik abiatu, 08:18ean / Ordizian: 09:09ean, Iruñera iritsi, 10:30ean
Itzultzeko:
Zerbitzu berezia. Iruñetik abiatu, 19:50ean / Ordizian: 21:07ean, Irunera iritsi, 22:00etan.
Herrietako ordutegiak (PDF 45Kb)
Prezioak Ordiziatik: Helduek 10,50€ eta Umeek 7,00€

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Nafarroa Oinez 2008
Kilometroak 09 – egitaraua, bideoak eta aholkuak
Kilometroak 2009 – Kanta ofiziala
Ikasturte hasierako bilerak
Txotxongilo emanaldia Barrenan

Erantzuna utzi