Ikasleen IKT konpetentziak Lehen Hezkuntzan

Ikastolen Elkarteak gure ikasleek Lehen Hezkuntzan garatu beharko dituzten IKT konpetentzien txostena aurkeztu egin du eta irudian klikatuz gero, dokumentu osoa jaisteko aukera izango duzue. Hemen bertan ikusi nahi baduzue, azpiko aplikazio horretan klikatu eta ikusi ahal izango duzue.

Dokumentu horretan, IKT konpetentzien ikuspeg¡i orokorra emateaz gain, ziklo eta maila bakoitzak jorratu eta garatuko dituen konpetentziak deskribatzen dira. Oso dokumentu interesgarria Teknologia Berriek eguneroko jardunean eragin dezaketen aldaketa metodologikoaz ohartzeko.

Gure ikastolan, aspalditik ari ginen IKT konpetentzien gaia jorratzen eta, hori dela bide, gure ikastolako irakasle batek parte hartze zuzena izan du txosten horren ekoizpenean. Horrekin batera, Txanela izeneko gune berri bat zabaldu da, non zehaztu egiten diren ikasleek, Txanelako jarduerak burutzerakoan, burutu ditzatekeen IKT jarduera guztiak.

Gure ikasleek, dagoeneko, gogoz eutsi diote erronkari eta hortxe dabiltza buru-belarri IKT baliabideak erabiliz euren ohiko lana burutzen. Gainera, aurten, gure Lehen Hezkuntzako gelak bereziki hornitu ditugu (horretaz beste batean informazio zabalagoa eskainiko dizuegu) eta konbentzituta gaude gure gizarteak eskatzen dituen konpetentzien lorpenerako oso lagungarriak izango direla.

Baliabide berrien adibide bat azpiko argazkian ikus dezakezue. Armairu bat 26 ordenagailu ultraeramangarriekin (Gela birtuala mugikorra) Ubuntu sistema eragile askearekin.

Gela eramangarria

Erantzuna utzi