FitxategiaIraila 2008

Hemen nabigatzen ari zara: 2008 Iraila.

Rosa Lasaren agurra

Rosa Lasaren agurra

Gure ikastola sortu zenetik gurekin izan dugun Rosa Lasa (Rosarito) jubilatu egin zaigu. Lan gogorra egitea egokitu zitzaion, batez ere hasierako urte gogor eta zail haietan, baina bere adore eta kemenari esker aurrera egiten lortu zuen eta gure herriko belaunaldi askoren euskaldunizazio eta alfabetizazioan egundoko lana egin zuen.
Orain, ongi merezitako atsedena iritsi zaio, baina gertu [...]

Ana Usabiaga pista estaliko Europakoan

Ana Usabiaga pista estaliko Europakoan

Pista estaliko Europako txapelketan parte hartzen ari da Ana Usabiaga ordiziarra egunotan. Irailaren 3an hasi zen lehia Pruszkow-n (Polonia), eta gaur bukatuko da. Usabiaga hiru modalitatetan parte hartzekoa zen, emakumezko juniorren artean: jazarpenean, puntuaketan ta scratch-ean. Errepideko denboraldia azkenera gerturatzen ari da, eta neguan ziklo-kroseko egutegiari helduko dio. Pistan aurten urte oparoa ari da izaten [...]

Urdaneta Zaragozako Erakusketa Unibertsalean

Urdaneta Zaragozako Erakusketa Unibertsalean

Zaragozako Erakusketa Unibertsala 2008an, Andres Urdanetaren eguna ospatu zen irailaren 4an. Dokumentala eta liburua aurkeztu ziren bertan, Ordiziako Udala Casa Asia erakundearekin elkarlanean antolatuta.
Ekitaldiak Ozeano Bareko irletako eta Euskadiko pabiloietan izan ziren, hainbat gonbidatuen parte-hartzearekin. Besteak beste, Leire Salterain -Euskadiko pabiloiko zuzendaria-; Menene Gras -Casa Asiako erakusketa eta kultura zuzendaria-; José Antonio Salarich –Asia [...]

Ikasturte berria, webgune berria

Ikasturte berria, webgune berria

Azken urteotako ohiturari jarraituz, asko izango dira 2008-09 ikasturterako aurreikusita ditugun berrikuntzak. Hauetatik lehena une honetan ikusten ari zaretena da, alegia, ikastolako webgune berria.
Jabetuko zineten bezala, asko dira oraindik txoko honi egin beharreko hobekuntzak, bai egitura baita diseinuaren aldetik ere. Datozen egunetan ikastolako irakasleok gogor ekingo diogu lan honi; ea asteburutik bueltan zuen gustukoa izango [...]

2. orria 2(e)tik12