Ordenagailu txikienekin lanean

Ikasturte honetarako gure ikastolak egundoko berrikuntzak ezarri ditu Teknologia Berrien alorrean. Egiten ari garen ahalegin berezia ez da azpiegitura mailakoa, baliabide hauek ohiko geletara eta ohiko saioetara normaltasunez txertatzeko baizik.

Hori dela eta, hiru armairu ordenagailu eramangarriz eta Tablet PCaz beteta prestatu dira eguneroko jarduenan eta ohiko geletatik irten gabe erabili ahal izateko.  Horretaz gain, bi arbel digital interaktiboak jarri dira LHko bi geletan behar duten azpiegitura guztiarekin osatuta: proiektore finkoa, eramangarria finkoa irakaslearentzat eta lanpara digitala. Hauei, DBHn jarri den beste armairu berri bat gehitu beharko dugu eta batxilergoko lau geletan dauden proeiktore, ordenagailu eta arbela digitalak. Noski, ez ditugu ahazten lehendik genituen informatikako bi gela 23na ordenagailuz osaturik eta Haur Hezkuntzako Informatikako Gela 16 ordenagailekin.

Zalantzarik gabe, ikasturte hau giltzarri izango da eta LHn IKT konpetentziak jorratzeko abian jarri dugun proiektua gehi Ikasys proiektu pilotoa izango dira entzute gehien izango duten proiektuak, baina DBHn eta Batxilergoan ez dira atzean gelditzen eta ugari dira abian jarri diren proeiktuak konpetentzien lorpenean IKTak modu eraginkorrean txertatzeko.

Erantzuna utzi

Ondorengo XHTML etiketak erabil daitezke:: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <blockquote cite=""> <code> <em> <strong>