LHko 2. zikloko ikasleak MIguel Avaristorekin solasean
Duela 6-7 urte gure ikastola eta Venezuelako herri indigenen arteko harremana zabaldu zenetik, asko izan dira beraiekin burutu ditugun jarduerak eta hango ume eta gazteekin sortu diren hartu-emanak. Orduko haurrek, gaur gaztetxoak bihurtuta, posta elektronikoaren bitartez kontaktua mantentzen dute hango gazteekin eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da guztientzat.
Bertako herri indigenen ordezkaria eta gure ikastolako aita den MIguel Avaristo gurekin izan da gaur, besteak beste, belaunaldi berrikoekin hangoen berri emateko eta duela sei urte gertatu zen bezala, kontaktuan jartzeko. Aurkezpena egiteko, gure ikastolako irakaslea eta bertan ETBrako erreportaje bat grabatu zuen Anjel Cuerdoren laguntza izan du. Erreportajea ikusi eta gero, oso solasaldi interesgarria sortu da eta informazio ugari lortu dugu hango ohituraz, kulturaz, zailtasunez… Baina ez da hori esan digun gauza bakarra, izan ere, gure ikastolak orduko kanpainan lortutako diru laguntzarekin, oso hiztegi interesgarria egin ahal izan dute: Warekena - Euskara. Imajina dezakezuen bezala, Warekena da Miguel Avaristoren herriak duen jatorrizko hizkuntza eta, honela, noizbait bertara bazoazte gazteleraz gain, euskarazko hitz batzuk ere ulertuko dizkigute.


Erantzuna utzi