Rosa Lasaren agurra
Gure ikastola sortu zenetik gurekin izan dugun Rosa Lasa (Rosarito) jubilatu egin zaigu. Lan gogorra egitea egokitu zitzaion, batez ere hasierako urte gogor eta zail haietan, baina bere adore eta kemenari esker aurrera egiten lortu zuen eta gure herriko belaunaldi askoren euskaldunizazio eta alfabetizazioan egundoko lana egin zuen.
Orain, ongi merezitako atsedena iritsi zaio, baina gertu daukagu eta beti esku bat botatzeko prest izango dugula, jakin badakigu. Bejondeizula!!!









