Jangela eta Areto berriak

Aurten ere, ikastola hankaz gora jarri behar izan dugu egin beharreko lanak egin ahal izateko. Honek sekulako buruhauste sortzen dizkigun arren, zerbitzu hobeak eskaintzeko baliogarria delakoan egiten dugu.

Azken urteotan asko dira egin behar izan ditugun berrikuntzak, konponketak, obrak… baina oraindik ere, eguerdiro autobusekin gora eta behera ibili behar izaten genuen gure ikasleek jangelara joan zitezen. Hasi berri den ikasturte honetan, hori amaitu da eta ikasle guztiek euren egoitzan bertan bazkalduko dute. ZORIONAK!!!

Bestalde, Altamirako aretoa orain jangela izango denez, beste areto berri bat eraikitzen ari gara lehenago aterpea zegoen eremuan. Batzuek, dagoeneko Guggenheim txikia deitzen diote bere teilatuaren formarengatik. Lan honen amaierarako oraindik zertxobait falta den arren, ziur gaude gure ekitaldiak burutzeko gune zoragarri bat irabazi dugula.

Erantzuna utzi

Ondorengo XHTML etiketak erabil daitezke:: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <blockquote cite=""> <code> <em> <strong>