Ikasys proiektu berria gure ikastolan


Ikasys proiektua Ikastolen Elkarteak bultzaturiko proiektu bat da eta gure ikastolak, bere garapen fasean, parte hartze zuzena izan du. Horren lekuko, iazko ikasturtean Ikastolen Elkartean izan ziren gure ikastolako LHko irakasleak.

Proiektua errealitatea bihurtu da eta ikasturte honetan pilotaje fasean murgiltzera goaz. Fase horretan, nola ez, gure ikastolak parte hartu behar du, Euskal Herriko beste 16 ikastolekin batera, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako gela banatan.

Erantzuna utzi

Ondorengo XHTML etiketak erabil daitezke:: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <blockquote cite=""> <code> <em> <strong>