Ana Usabiaga pista estaliko Europakoan
Pista estaliko Europako txapelketan parte hartzen ari da Ana Usabiaga ordiziarra egunotan. Irailaren 3an hasi zen lehia Pruszkow-n (Polonia), eta gaur bukatuko da. Usabiaga hiru modalitatetan parte hartzekoa zen, emakumezko juniorren artean: jazarpenean, puntuaketan ta scratch-ean. Errepideko denboraldia azkenera gerturatzen ari da, eta neguan ziklo-kroseko egutegiari helduko dio. Pistan aurten urte oparoa ari da izaten gaztearentzat: Munduko txapelketan, Hegoafrikan, europar onena izan zen scratch-ean (6. orokorrean), eta puntuaketan 5. egin zuen. Maiatzean, berriz, mugarri historikoa ezarri zuen Espainiako txapelketan, Tafallan (Nafarroa). Zazpi domina kolkoratu zituen, sei urrezkoak. Polonian, momentuz, estatuko 2.000 metroko marka ondu du Usabiagak (2:32,04).


Erantzuna utzi