Urdaneta Zaragozako Erakusketa Unibertsalean

Zaragozako Erakusketa Unibertsala 2008an, Andres Urdanetaren eguna ospatu zen irailaren 4an. Dokumentala eta liburua aurkeztu ziren bertan, Ordiziako Udala Casa Asia erakundearekin elkarlanean antolatuta.
Ekitaldiak Ozeano Bareko irletako eta Euskadiko pabiloietan izan ziren, hainbat gonbidatuen parte-hartzearekin. Besteak beste, Leire Salterain -Euskadiko pabiloiko zuzendaria-; Menene Gras -Casa Asiako erakusketa eta kultura zuzendaria-; José Antonio Salarich –Asia eta Itsas Barea inguruko kanpoko politikarako zuzendaria-; Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea, Filipinetako Pedro Galende Aita, Ramón Peñagaricano –SPRIko ordezkaria-; eta Urdaneta 500 batzordeko hainbat kide izan ziren bertan.
Jardunaldiak -eta urte osoak- Andres Urdanetari historian dagokion lekuan jartzea zuen helburu. Hori azpimarratu zuten alkateak eta Salarichek. Salarichek Urdanetarekiko mirespena agertu zuen, pertsonaiaren eta Itzulerako bidaiaren ondorioen garrantzia errekonozitu eta Ordizian urte honetan egiten ari den lana txalotu zuen.
Informazio gehiago :


Erantzuna utzi