Ikasturte berria, webgune berria

Azken urteotako ohiturari jarraituz, asko izango dira 2008-09 ikasturterako aurreikusita ditugun berrikuntzak. Hauetatik lehena une honetan ikusten ari zaretena da, alegia, ikastolako webgune berria.

Jabetuko zineten bezala, asko dira oraindik txoko honi egin beharreko hobekuntzak, bai egitura baita diseinuaren aldetik ere. Datozen egunetan ikastolako irakasleok gogor ekingo diogu lan honi; ea asteburutik bueltan zuen gustukoa izango den diseinu berri eta polita ematea lortzen dugun denon artean.

Hurrengo egunetan txoko honetan bertan izango dituzue berrikuntza honen inguruko detaile gehiago.

Erantzuna utzi

Ondorengo XHTML etiketak erabil daitezke:: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <blockquote cite=""> <code> <em> <strong>